XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behar bada, hotzenak, nahiz eta hitz sutsuena erabili.

Baina utz dezagun guzti hau.

Eta itzul gaitezen arira.

Irakurgai bat bota zuten. Jarriko al dut.

Zati bat bai, ea irakurlea kabreatzen den: Bizitzaren ari monotono luzean, a ze poza eta alaitasun emozionatuz itxaroten duen buru argi eta gazteak festaren hurbiltzea.

Irudimen apartsuak, arrosa kolorezko oroipen miresgarriak ekartzen ditu burura.

Fantasia ikaragarri horren barruan.

Modaren tonu eta irudi guztiak, inguruko begi guztiak haren gain ipintzen direla ikusten du.

Bere irudi alai eta arinak ziru zaru dantza arin, dantzarin egiten du gasezko jantzi arinekin batera.

Bere begiak guztien artean argienak eta ederrenak dira, bere hankak guztien artean finenak, borobilduenak eta arinenak.